Bertzelako zerbitzuak

Doneztebe, inguruko gainontzeko herriengatik zerbaitetan bereizten bada, eskualdeko zerbitzu publiko guztiak biltzen dituelako da, Urdazubi-Zugarramurditik, Bera eta Goizueta-Areso-Aranoraino. Horrek erakusten digu zernolako garrantzia duen Donezteben biltzeak eskualdeko zerbitzu publiko guztiak, Nafarroakoak nahiz Estatukoak.

GGSS, Inem, Itg, Mendi Zerbitzua, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, Posta, Tutoretzapeko Etxebizitzak, Zahar Etxea, Arkupeak Elkartea, Malerrekako Mankomunitatea, Garalur, Iberdrola, Dya, Epaitegia, Gazteendako aterpea, Malerrekako IKA Euskaltegia, Botika, Osasun etxea.
  Osasun etxea

Elkarteak

Donezteben mota aunitzetako elkarte franko dago. Hauetako bat dugu Txaruta elkartea, pilotaren arloa jorratzen du eta adin desberdinetako 200 gazterekin egiten du lan, hagitz emaitza onak lortuz. Gainera bertze elkarte hauek ere badaude: Langana, Laxoa, Arkupeak Gizarte Egoitza eta Ehiztarien Elkartea.

Erreka Kirol Elkartea: kirola orokorrean lantzen duen taldea,(eskubaloia, areto futbola, futbitoa). Aurten 25. urtemuga ospatuko du.

Herri Kirolak: trebetasun eta indar handiko proba desberdinak direla eta, arrakasta itzela du arlo honek..

"Mendi" abesbatza: ez dezagun atzendu ongi jan eta edateaz gain, ongi abesten dakien herrian bizi garela. Abesbatza berria bada ere, atzerriko emanaldiekin bere helburuak betetzen ari da.

Ezpelura emakumeen taldea: sortu berria bada ere, ez dira batere gazte bere helburuetan, bere ekarpenekin gizartean parte hartzen dute, prestakuntza, gizarte, osasun edo hezkuntza mailan.

Aizkolarietan tradizio handia, azkenaldian Aizkora Txapelketaren finalak egin ohi dira, zaletu aunitz erakartzen dituztenak.