

Malerrekako bailararen erdigunea da. Antso VI. Jakintsuak, 1192an "foru" bidez bailarako biztanleek ordaindu beharreko zergak eguneratu zituen. 1280an Doneztebe altxor publikoaren zergadun bezala agertzen da.
Leonor erreginak 1467an hiribildua zerga kapitala ordaintzeaz salbuetsi zuen. Hogei urte geroago, Juan eta Katalina errege-erreginek hiria eiurdea izeneko zergatik eta Bidasoa ugaldean arrantzan egiteagatik ordaindu beharrekotik askatu zuten. XV. mendearen erdialdera hiri onaren "estatusa" eman zitzaion. Elizaren ikuspuntutik Baionako apezpikuntzaren menpe egon zen 1567 arte.
Hiribildua etxe multzo zabal batek osatzen du, San Pedro elizaren inguruan. Herriko kanpoko aldean San Migel ermita dago eta elizkizunak egiten dira. Errukiaren Ama ermita, berriz, desagertua da.
Bere
armarria "azpi urdinean, lursail baten gainean zuhaitza dago, guztia bere
kolore naturalean, eta zuhaitzaren oinean, zeharka, basurde beltza, ezkerraldera.
Buruko eskuinaldean, zortzi puntako urrezko izarra, isats distiratsua duela".
Hiribilduaz arituko gara orain. Hiru ugaldeen artean dagoen hiri multzoa da: Ekialde eta Iparrekialdean Bidasoa, Iparraldean Elgorriaga aldetik datozen errekak (Ezpelura eta Ezkurra) eta mendebalde eta hegomendebaldean Donamaria eta Oitzetik datorrena (Garaialde). Planoetan urbanizatzeko irizpide argi bat antzematen da, non bi etxadi handi dauden, bata ekialdera, erregularragoa eta laukizuzen itxura duena, eta bertzea irregularragoa, mendebaldera. Zati batean bi karrika paralelo daude, luzeak, eta iparretik hegoaldera doan karrika txikiago batek mozten ditu.
Hirigunea
aunitz zabaldu da. Ekialdera, hau da, Bidasoa aldera, zenbait etxe eder
aurkitzen ditugu eta baita aipagarria den pilotalekua ere
| Garaialde ugaldearen ondoan "Intzakardi", zuhaitz aunitz dituen pasealekua dugu. Parke eder hau helduek eta haurrek erabiltzen dute, uda partean gehienbat. | ![]() |
Itxuraz, herriko biztanleak pertsona aberatsak ziren, ez soilik merkatari eta marinel "indianoak", baita ere, eta neurri handi batean goi funtzionariak, militarrak eta Espainian bertan bere indiak aurkitu zituzten jendeak. Baina Doneztebek badauzka zaharrago diren eraikin eta hiri osagaiak, Erdi Aroaren akabilakoak eta Aro Modernoarean hasmentakoak, non badirudi herria hazten hasia zela. Hala da, 1497an pribilegio handiagoak eman baitzizkioten, (oraindik Jakako Forua erabiltzen baitzen), eta aitaren semeendako Alkatea eta frankoen "Amirat-a" izendatzeko eskubidea. Badirudi garai haietan zenbait dorretxe edo harrizko etxalde eraiki zirela, geroago berrituak, baina gotikoa estiloaren baitan daudenak. Hobekien mantendu dena "Merkatarien" izen adierazgarria daraman karrikan dagoena da.
XVIII. mendearen akabailako edo XIX. mendeko hasmentako etxeetan, lehioak handitu direla ematen du, baina bigarren solairuan izaera gotikoa gordetzen dute.
| Baita ere, zenbait etxeetako gibeleko lehio batzuk, hirigunea itxiagoa eta harresiz inguratua zegoen garai bateko etxeetan, estilo bereko lehio eta atariak gorde zituzten. | ![]() |
Geroago egindako berrikuntzak, XVIII. eta XIX. mendeetakoak, Bidasoa ugaldera ematen duen ekialdeko zatian aurkitzen dira, baina lehenago "Bertiz" eta "Ezpeleta" abizenen armarriak daramatzan jauregia gogoratu behar da, tradizioaren arabera Cádizko arkitektu batek eraikia, berritutako linternadun patioa daukana. XVIII. mendearen akabailako edo XIX. mendearen hasmentako lan akademikoa da. Bada bertze etxe bat irregularragoa, frontoiari atxikia.
Hauetaz gain, herritik kanpo diren bertze etxe batzuk aipatu behar dira, Elizondoko bidean. Hauen artean bitxiena, "Oteitza" etxea dugu.