Zibila

Herriko Etxea, Baztan eta Bidasoako jauregiek duten itxura beretsuarekin, XVIII. edo XIX. mendearen hasierako eraikina. Aitzineko egoitza plaza ttipi batean izan zen, behe oinean arkupeak zituela.

Erlijiosoa

San Pedro parrokia: XVI. mendeko bigarren zatian eraikia. 1564. urtean elizak Juan Martínez de Amasa argina kontratatu zuen, honek "hiru kapera karratu", "alboetan bi kapera horma-konka" eta "kanpandorreetan sakristia kapera bat" egiteko konpromisoa hartu zuen. Horrek guztiak nabeko hiru zati ganga formadun eratzen du, alboetan bi kapera eta sakristia bat.


Bortz urteko epea eman zitzaion. 1565ean Juan de Ibarrola arginak, kapera nagusiko altuerara iritsi zirela adierazi zuen. Lanak bukatu gabe Martínez de Amasa 1570ean hil zelarik, Juan de Bulano eta Martín de Sarobe materialak 456 dukatetan baloratu zituzten.

1591n Juan Martínez de Bulanoren esku geratu zen lanen jarraitzea, hormak, horma bularrak, portadak... egiteko konpromisoa hartu baitzuen. Lanak Martin de Bulanok jarraitu zituen, izen bera zuen aita hil eta gero.

Leringo Kontearen gazteluaren ondoan eraiki zen eliza, XV. mendean. Geroago gazteluaren dorrea elizarako aprobetxatu zen. XVIII. mendean berrikuntza barrokoa egin zen estalkiak paratzeko. Barrualdea ikusgarria da. Korua nabearen azken zatiaren gainean dago. Seguruenik XVIII. mendeko bigarren zatian handitua izan zen, organoa garai hartakoa baita.

Elizako barnealdea, Epistolaren gurutzadurako behe aldean eta gaur egun itxia dagoen erdi aroko erdi-puntuko lehio txaranbeldu batek ematen du argia. Gainean, eta bi besoetan, XVI. mendeko erdi-puntuko lehio hagitz molduratuak. Ebangelioaren aldetik burualdeari itsasia sakristia dago. Gela karratu bat da, sarrerako atea dintelduna eta friso kurbatua duen estalki lisoko gela lauangeluarra.

Korua: Organo barrokoa dago, kaxa rococo baten barnean, 1778. urtean Ramón de Tarazona organogileak egina. Kaxa Juan José de Ustaríz Doneztebeko zurginaren lana da. Egungo instrumentoa, berriz, Cavaille-Coll markakoa da. Aurrealdean 1887. urtea agertzen da.